Pribatutasun informazioaren klausula
Politika honek arautzen du ULMA Taldea, Koop.E.ren www.ulma.com web gunea (aurrerantzean, “Web gunea”) erabiltzen duten pertsonei aplikatu beharreko datu pertsonalen babesari buruzko politika.
Datu pertsonalen babesari buruz aplikagarria den araudian ezarritakoa betez, ULMA Taldea, Koop.E.k (aurrerantzean, “ULMA”) datu pertsonalen babesari buruz duen politika jakinarazten die Web gunearen erabiltzaileei, libreki, zehazki, argi eta garbi eta beren borondatez erabaki dezaten eman nahi dizkioten ala ez ULMA Koop.E.ri Web gunean beren hautagaitza sartzean eskatuko zaizkien datu pertsonalak.
ULMAk eskubidea dauka politika hau aldatu eta legeen edo jurisprudentziaren berrikuntzetara zein industriaren praktika berrietara egokitzeko. Kasu horietan, ULMAk egindako aldaketen berri emango du web orri honetan, aldaketak praktikan jarri baino lehenago, zentzuzko aurrerapenez.
Web gunean jasotako datu pertsonalak, tartean direla generoa eta jaiotze data, modu automatizatuan tratatuko dira eta ULMAk landutako tratamendu jardueraren erregistroan sartuko.
ULMAk bermatzen du datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea. Era berean, ULMAk adierazten du Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak dioena betetzen duela.
Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia betez, informazio hau jakinarazten dizugu:
Arduraduna: ULMA Taldea Koop. E. da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Oñatiko (20560) Garagaltza auzoko 51n, 22. Posta Kutxan helbidea duen sozietatea da eta F-20544326 da bere IFK zenbakia.
ULMArekin harremanetan jartzeko rgpd@ulma.com posta elektronikora idatzi dezakezu.
Helburua: ULMAk bildutako datuak berezko hautagaitzak kudeatzeko biltzen dira, bai eta erabiltzaileak izena ematea erabakitzen dituen hautaketa prozesuak kudeatzeko ere, tartean dela ohiko bideetatik eta bide elektronikoetatik beste hautaketa prozesu batzuei buruzko informazioa, hautagaitzaren egoerari buruzkoa eta Datu Pertsonalen Babesari eta Segurtasun Informatikoari buruzko informazioak bidaltzea.
Erabiltzaileak jakinarazpen komertzialak bidaltzeko baimena ematen badu, ULMAk erabiltzailearen datuak erabiliko ditu enpresa enplegu emaile gisa dena eta egiten duena jakinarazteko, tartean direla bideoak, inkestak, artikuluak, deialdiak, etab.
Hartzaileak: ULMAk ez dizkie berak jasotako datu pertsonalak hirugarrenei emango, ez eta datu transferentzia internazionalik egingo ere Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan ezarritako hirugarrenei.
Halere, ULMAk ULMA Taldeko kide diren enpresei jakinarazi ahal izango dizkie datuak zehaztutako helburuetarako.
- ULMA Agrícola, S. Coop.,
- ULMA Conveyor Components, S. Coop.,
- ULMA C y E, S. Coop.,
- ULMA Embedded Solutions, S. Coop.,
- ULMA Forja, S. Coop., ULMA Hormigon Polimero, S. Coop.,
- ULMA Manutencion, S. Coop.,
- ULMA Packaging, S. Coop.,
- ULMA Packaging Technological Center, S. Coop.,
- ULMA Precinox, S. Coop.,
- ULMA Safe Handling Equipment, S. Coop.,
- ULMA Servicios de Manutencion, S. Coop.,
- ULMA Lazkao Forging, S.L.,
- ULMA Innovación S.L., ULMA Proyectos de Ejecucion S.L.
Aurrekoa esandakoaren kaltetan gabe, legez ezarritako obligazioan oinarrituta, ULMAk agintaritza eskumendunei eman beharko dizkie datuak.
Era berean, ULMAri zerbitzuak ematen ari direla (esaterako bilaketa eta hautaketa edo zerbitzu informatikoak) datu pertsonalik eskura eduki ditzaketen hirugarrenek zerbitzuak emateko kontratu egokiak izenpetuta dituzte eta ziurtatzen dute datuen babesari buruzko araudia betetzen dutela.
Zerbitzuak ematen duen bat Amerikako Estatu Batuetan baldin badago, ULMAk bermatzen du zerbitzu emaile horrek datuen babesari buruzko araudia betetzen duela eta Pribatutasun Babesera atxikita dagoela, zeinak Europako Batzordearen egokitzapen erabaki bat daukan (Batzordearen 2016/1250 Gauzatze Erabakia (EB)).
Gordetzeko epea: Helburu honekin tratatutako datuak gorde egingo dira erabiltzaileak tratamendurako baimena indargabetu arte edo datuak jaso eta 24 hilabete igaro arte, datuak kontserbatzeko gogoa adierazi ez badu.
Eskubideak: Erabiltzaileak eskubidea dauka bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu edo kentzeko, edo datuen tratamendua mugatzeko, edo tratamenduari ezetz esateko, bai eta datuak lekualdatzeko ere, eta horretarako ULMAri eskabidea egin beharko dio. Era berean, baimena kentzeko eskubidea du une oro. Lehen esandako eskubideez baliatzeko, ** posta elektronikora idatzi beharko du, izena eta abizenak adierazita eta NAN edo pasaportearen kopia erantsita, eta baliatu nahi duen eskubidea azalduta.
Erabiltzaileak ULMA araudia urratzen ari dela uste izango balu, agintaritza eskumendunari erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du.
Segurtasun neurriak: ULMAk beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartzen ditu emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea ekiditeko, kontuan harturik teknologiaren egoera, aplikazioaren kostuak, tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburua, bai eta bere eskubide eta askatasunek eduki ditzaketen arriskuen probabilitate eta larritasun aldakorrak ere.
Dena dela, ULMAk aplikatutako segurtasun neurriek hau bermatzen dute eta bere baitan hau hartzen dute:
- tratamendu sistemen eta zerbitzuen konfidentzialtasun, osotasun, eskuragarritasun eta erresilientzia iraunkorrak bermatzeko ahalmena;
- Datu pertsonalen eskuragarritasuna eta irisgarritasuna azkar leheneratzeko ahalmena, gorabehera fisiko edo teknikoren bat gertatzen bada;
- Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko hartutako neurri tekniko eta antolamenduzkoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko prozesu bat.
Politika honen gainean edozein zalantza argitzeko, erabiltzaileak ULMArekin jarri ahal izango da harremanetan, ** telefono zenbakira deituz edo ** posta elektronikora idatziz.
Erabiltzaileak bermatu egiten du berak emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta obligazio hori ez betetzearen ondorioz zuzenean edo zeharka gerta daitekeen edozein kalte edo galeraren erantzulea izango da. Emandako datuak hirugarren batenak badira, erabiltzaileak bermatu egingo du dokumentu honetan jasotako alderdien berri eman dizkiola hirugarren horri eta haren baimena duela bere datuak ULMA Taldea, Koop.E.ren esku utziko dituela esandako helburuetarako.